Legezko oharrak eta Cookie politika
Informazioaren eta Merkataritza Elektronikoaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, jakinarazi nahi dizugu www.basorlegi.eus Interneteko domeinuaren titularra honako hau dela:
Sozietatearen izena: Basorlegi Kooperatiba Elkarte Txikia
IFK: B75020487
Industria aretoa Plazaola, manzana A, nave 12/13 Berrioplano (31195), Nafarroa
Telefono-zenbakia: 608 622 965
Helbide elektronikoa: info@basorlegi.eus
Erregistro-datuak: Euskadiko Kooperatiba Erregistroaren Kooperatiba Elkarte Txikien Inskripzio Liburua, 1. idazpena, 611. folioa
Legezko oharra
1. Baldintza Orokorrak
www.basorlegi.eus, hain zuzen, Basorlegi Kooperatiba Elkarte Txikiaren (aurrenrantzean Basorlegi) jabetzako web gunea da. Erabiltzailea borondatez sartu ahal izango da bertan, eta gainera, sartzea doakoa da. Web gune honetan nabigatzeak esan nahi du erabiltzaileak ezagutzen eta onartzen dituela bertako lege oharrak, erabilera baldintzak eta bertako pribatutasun politika. Erabiltzaileak ez baditu onartzen erabilera baldintza horiek, eta beraz, ez badie onespena ematen, ezingo du web gune honetan nabigatu.
Web gune honetan sartzea eta bertako informazioari zeinahi erabilera ematea erabiltzailearen eta soilik erabiltzailearen erantzukizunpekoak izango dira. Hala, informazioa web gunearen helburuarekin bat eginda erabiltzeko konpromisoa hartu beharko du erabiltzaileak.
Erabiltzaileak ezingo dio eman, beraz, legez kontrako erabilerarik web guneko informazioari. Bide beretik, ezingo du web guneko informatika-sistemei kaltea eragin diezaiekeen ekintzarik egin.
Erabiltzaileek galarazita izango dute eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea; esan nahi baita, ezingo dute eman Basorlegi, beste erabiltzaile batzuk edo hirugarrenak nahasteko moduko edukirik. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.
Ezin da erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz.
Basorlegi-k ahalegin handia egiten du web gunean argitaratzen diren edukietan akatsik egon ez dadin. Beraz, beretzat gordetzen du edonoiz horiek aldatzeko eskubidea. Basorlegi-k espresuki uko egiten dio web gune honetako edukietako akats edo hutsegiteengatiko erantzukizunari eta baita horien egiazkotasun-, zehaztasun- eta gaurkotasun-faltaren ondoriozko kalteengatiko erantzukizunari ere.
www.basorlegi.eus-ek beste web gune batzuetarako estekak jar ditzake edo bere web gune bilatzaile batekin horietarako sarbidea eman dezake. Basorlegi-k ez du bere gain hartzen estekatutako gune horietako ezein edukiren erantzukizunik, ezta bilaketen emaitzarenik ere; izan ere, ez du horien gaineko eta horietan eskainitako eduki, produktu eta zerbitzuen gaineko erantzukizunik. Zerbitzu horien helburua, hain zuzen, erabiltzaileei beste informazio-iturri batzuen berri ematea da; horregatik, erabiltzailea soil-soilik bere erantzukizunpean sartuko da eduki horietara, bertan araututako baldintzen arabera.
Basorlegi ez da web gune honen edo bertako edukien erabileratik eratorritako edozein ondorio edo kalteren erantzulea izango, informatika-kalteak eta birusak txertatzea kontuan hartuta. Basorlegi-k ez du bermatzen web gunean ez dela inolako birusik edo bestelako elementurik izango, kanpoko hirugarrenek txertatutakoak, eta erabiltzaileen sistema fisiko zein logikoei kalteak ekar diezazkieketenak; nolanahi ere, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, horrelakorik gerta ez dadin.
Basorlegi-k beretzat gordetzen du noiznahi, aldez aurretik oharrik edo azalpenik eman gabe, web gune honetako diseinua, konfigurazioa eta informazioa aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, baldin eta beharrezkoa dela iruditzen bazaio. Basorlegi-k ez du bere bizkar hartuko aldaketa horiek ekar ditzaketen kalteen erantzukizuna. Dena den, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa horien berri emateko.
2. Aldaketak
Baldintza hauek guztiak aldatu ahal izango dira, baldin eta Basorlegi-k noizbait egokitzat jotzen badu; bai lege-aldaketei egokitzeko, bai bestelako hobekuntza batzuk egiteko. Aldaketa horiek indarrean egongo dira web gune honetan argitaratzen diren unetik aurrera. Basorlegi-k eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa guztien berri emateko.
3. Datu Pertsonalen Babesa – Pribatutasun Politika
3.1. Atarikoa
Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa (aurrerantzean, DBLO) eta bere arautegiaren arabera, erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie web gune honen bidez ematen dituzten datu pertsonalak Basorlegi-aren fitxategietan jasoko direla, horixe baita Fitxategiaren Erantzulea. Hala, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, eskatutako zerbitzuen kudeaketa-lana egiteko, merkataritza-harremanetarako eta bere jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko erabiliko dira.
Erabiltzaileen datu pertsonalak isilpean erabiliko dira. Izan ere, Basorlegi-k Datu Pertsonalen Babeserako indarrean den araudia betetzen baitu eta izena emana baitauka Datuak Babesteko Bulegoaren Erregistro Nagusian.
Basorlegi-k erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko. Basorlegi-k, hain zuzen, datuen babeserako autonomiako, estatuko eta Europako erakundeek emandako aholku, berrikuntza eta gidalerroak erabiltzen ditu.
3.2. Datu pertsonalak biltzea
Basorlegi-k ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen bere web gunean sartzeko; alabaina, zerbitzu batzuk erabiltzeko, esate baterako “Harremanetarako” atalean, erabiltzaileak datu pertsonalak eman ditzake.
Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Basorlegi-k erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko. Web gune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika honetan eta web gunearen baldintza orokorretan deskribatutako datuen tratamendurako baimena ematea.
3.3. Interesdunen eskubideak
Basorlegi-k erabiltzaileari gogorarazi nahi dio edonoiz erabil ditzakeela datuetan sartzeko, datuak aldatzeko zein ezeztatzeko eta tratamenduari aurka egiteko eskubideak. Horretarako, idatzia bidali beharko dio Fitxategiaren Erantzuleari: Poligono traña-padura 2A, Matiena, 48220 Abadiño (Bizkaia), telefonoa: 608 622 965 edo, bestela, info@basorlegi.eus helbide elektronikoaren bitartez. Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren fotokopia bidali beharko da.
Eskaera lege-ordezkari moduan egiten badu, berriz, Nortasun Agiriaren fotokopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko du.
3.4. Segurtasun-neurriak
Basorlegi-k, bere fitxategietako datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak biltzen dituzten fitxategien segurtasun neurriak aplikatzeari buruz indarrean den legedia; batez ere, DBLO eta beronen garapenerako araudia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Basorlegi-aren erantzukizunpekoak.
3.5. Trafiko-datuak eta Cookieak
Basorlegi-aren web guneak, erabiltzailearen nabigazioa errazteko eta hobetzeko asmoz, cookieak erabiltzen ditu. www.basorlegi.eus–ek erabilitako cookieak saioko cookieak izaten dira; beraz, erabiltzaileak saioa amaitu bezain pronto ezabatu egiten dira.
Web-zerbitzari batek erabiltzailearen disko gogorrean utz dezakeen testu fitxategia da, hain zuzen, cookie bat; berriz konektatzen denean identifikatu ahal izateko. Basorlegi-aren web guneak berak sortutako cookieak baino ez ditu irakurriko. Basorlegi-k erabilitako cookieak, beraz, erabiltzaile eta ordenagailu bakar bati lotutakoak izango dira; eta ezingo da beste datu pertsonaletara sartu.
Nabigatzaile gehientsuenek automatikoki onartzen dute cookieak erabiltzea; halere, erabiltzaileak bere nabigatzailea konfigura dezake, ordenagailuko pantailan cookieak jaso direla adierazteko, eta bide batez, bere disko gogorrean instala daitezen saihesteko.
Era berean, zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, web gune honek erabiltzailearen IP helbidea erregistratu dezake. Era horretan, gerora, datuak prozesatu ahal izango dira, esate baterako, ikusitako orrialdeen kopurua, bisiten kopurua eta web-orriko bisitarien jarduera eta erabilera-maiztasuna zein izan den aztertzeko.
Zer da cookie bat?
Cookie bat web zerbitzari batek erabiltzailearen disko gogorrean utz dezakeen testu fitxategi bat da, berriz konektatzen denean identifikatu ahal izateko. Cookie-ak nabigazioa errazten dute, eta abantaila asko ekartzen dituzte; esate baterako, erabiltzailearen saioa kudeatzeko edo webgunearen edukiak erabiltzailearen gustuetara egokitzeko. Cookie-ak saiokoak edo iraunkorrak izan daitezke. Saioko cookie-ak webgunea uztean urratzen dira; cookie iraunkorrak, berriz, ordenagailuan egoten dira data zehatz bat arte.
Zein cookie mota erabiltzen ditu web gune honek?
Webgune honek cookie mota desberdinak erabiltzen ditu, jarraian zehazten diren helburu desberdinekin:
– Cookie teknikoak: aukera ematen dute webgunean nabigatzeko eta bertako aukera eta zerbitzuak baliatzeko; esate baterako, datu-trafikoa kontrolatzea, saioa identifikatzea, eskari baten atal desberdinak gogoratzea, erosketa bat egitea, inskripzio bat egitea, segurtasun elementuak erabiltzea, edukiak sare sozialen bidez partekatze eta abar.
– Pertsonalizatzeko cookie-ak: aukera ematen dute webgunea erabiltzailearen gustuen arabera pertsonalizatzeko; esate baterako, hizkuntza, nabigatzaile mota eta abar.
– Analisi cookie-ak: aukera ematen dute webguneko erabiltzaileen portaera estatistikoki neurtzeko eta aztertzeko; horrela, webgunea erabiltzaileen nabigaziora egoki daiteke.
– Publizitaterako cookie-ak: aukera ematen dute webguneko publizitate guneak kudeatzeko. Kudeaketa hau burutzeko erabil daitezken irizpideak edukia eta maiztasuna izan daitezke.
Nola desaktibatu daitezke cookie-ak?
Nabigatzaile gehienek cookie-ak automatikoki onartzen dituzten arren, erabiltzaileak ordenagailuko nabigatzailearen konfigurazioa alda dezake. Erabiltzaileak aukera du cookie-ak baimentzeko, blokeatzeko edo ezabatzeko. Lagungarri gisa, hemen erakusten dugu nola konfigura daitezkeen cookie-ak nabigatzaile desberdinetan.
Google Chrome: Ezarpena. Aukera aurreratuak. Pribatutasuna. Cookieak
Internet Explorer: Tresnak. Internet Aukerak. Pribatutasuna. Aurreratua
Firefox: Lehentasunak. Pribatutasuna
Safari: Lehentasunak. Pribatutasuna
3.6. Indarraldia
Basorlegi-k beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Basorlegi-k aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria web gune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea web gunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Basorlegi-k gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika horretara
4. Jurisdikzioa
Basorlegi-aren eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten mende jarri behar dutela, Basorlegi eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Bilboko Epaitegi eta Auzitegien mende jarriko dira.