BASORLEGI

Edalontzi berrerabilgarriak ekoiztu eta merkaturatzeaz gain, pertsonalizazio, garbiketa eta biltegiratze zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa da

TALDEA

Gure produktuak berziklagarri bilakatuz, jai eta gertakizunetan egoten den produktu plastikodunen gehiegizko erabilpenari darion ingurune-inpaktu ikaragarria gutxitzea da Basorlegiko langileon helburua.

Konpromiso ekologikoa

Berrerabili

Zarrastelkeriari bukaera eman eta hondakinak iturritik gutxitzea. Berrerabilgarritasunarekiko konpromisoa eta heziketa medio, hondakin plastikodunak ezabatu nahi dituen gizarte jasangarriagoaren alde gaude.

Konpromiso ekologikoa

Aholku ematea

Gure bezeriari aholku ematea. Norbanakoon jokabidea aldatu eta jarrera gehitu behar dugulakoan gaude, portaera kolektiboa inoiz aldatuko badugu. Horra hor gure lanaren zergatia: produktuak erosiz edo alokatuz, behar eta poltsiko ezberdinei egokituko zaizkien eta eskuragarri diren soluziobideak diseinatzea, alegia.

Etengabe hobetzea

Bai produktuak eta bai zerbitzuak ere etengabe hobetzea. Merkatuan aurki daitekeenik edalontzi berrerabilgarri arinena merkaturatu duen enpresa gaituzu. Gainera, erabilitako polipropileno-tasa beste inon baino baxuagoa da gurea.

Polipropilenoa

Edalontzi berrerabilgarririk dagoenez gero, zertarako jarraitu botatzekoak erabiltzen?

Edalontzi berrerabilgarririk dagoenez gero, zertarako jarraitu botatzekoak erabiltzen? Izan ere, polipropilenoaz baliatzen gara gu, ekai zurruna eta oso egonkorra izan ez ezik, garbiketari eta bestelako manipulazio gehienei eusten dielako. Talkari nahiz erorketari euspen handia die ere, eta isurkari hotz edo beroekin erabil dezakegu haren kalitatea horratik kaltetu gabe.

Merkatuan aurki daitekeenik edalontzi berrerabilgarri arinena merkaturatu duen enpresa gaituzu. Gainera, plastikoaren kopurua txikitu dugunez, 1.500 kilo prolipropileno aurrezten ari gara urteko.

 

Pertsonalizazioa

Gure edalontziak pertsonalizatzeko aukera daukazu

Bai kolorean, bai estanpatuaren diseinuan ere zure edalontziak pertsonalizatzeko aukera daukazu. Hain zuzen ere, inprimatu dezakezu koloretan edo kolore baten eta, 6 kolore-gama eskaintzen dizugu edalontzi-modelo batzuetan. Gainera, kopuru batetik aurrera, edalontzi osoa inprimatu dezakezu.

Pertsonalizatutako edalontziak eginkizunaren irudi, logo edota koloreak jaso ditzake. Laguntzaile edota babesleen izenak, baita publizitatezko mezuak ere, erantsi diezazkiokezu. Emaitzen inguruko zalantza izpirik baldin baduzu, gugana jo eta edalontzien pertsonalizazioari buruzko aholku emango dizugu dohainik.

 

Onuragarria

Basorlegiren kontzeptuak aurrezpen garrantzitsua ahalbidetzen du edalontzi botagarriak erosteko orduan nahiz eginkizuneko tokia garbitzekoarenean.

Basorlegiren kontzeptuak aurrezpen garrantzitsua ahalbidetzen du edalontzi botagarriak erosteko orduan nahiz eginkizuneko tokia garbitzekoarenean. Akura ala erosketa aukeratu den arabera aldatuz doan arren, bestalde, antolatzaileek etekinik aterako diote planteiamendu honi. Edalontzien pertsonalizazioa, azkenik, inbertsioa finantzatuko duten sponsor edo babesleak erakartzeko modua ere bada.

 

Aholkularitza

Sistema ongi aritzeko ezinbestekoen inguruko aholku ematen dugu.

Sistema ongi aritzeko ezinbestekoen inguruko aholku ematen dugu, edalontziak erosiz (edo alokatuz edo formula bion aukerakin) hasten dena. Gainera, xaboi biodegradagarria erabiltzen duen garbigailu industriala aloka diezazukegu eta zeuk zure tokian edalontziak garbitzeko aukera izango duzu. Edo, nahiago izanez gero, edalontziak guk jaso, garbitu eta gorde zuk berrerabiltzeko erabaki bitartean. Egiguzu galdera, eta zure eginkizunerako aukerei buruz aholkua jasoko duzu.