Burlatako Udalaren Kultur Aniztasun eta Migrazioaren Alorrak sustatu zuen ekitaldi honetan, koadrilek arroz plater ezberdinak prestatu zituzte, beren kulturaren edo gustuen arabera, gainerako partaideekin eta bertaratutakoekin errezeta, arrozak prestatzea eta dastatzea partekatzeko. Gainera, herriko ostalaritza-establezimenduek bat egin zuten ekimenarekin, eta koadrilekin batera arroz bat prestatu zuten edo beren lokalean bertan “pintxo kulturaniztun bat” eskaini zuten.

Basorlegik bere plater berrerabilgarriak jarri zituen ekimen multikultural honetan, non gastromiak zubiak eraikitzen ditu herriko jendea ezagutzeko.