Atlantikaldia, Errenteriako Udalak antolatzen duen Kultur Topagune eta Musika Jaialdia, irailaren 21etik 24ra ospatuko da. Lehenengo bi edizioetan Errenteriaren itsasizaera barneratzea lortu zuen jaialdiak. Iazko hirugarren edizioa, Atlantikotik haratago, mundura zabaldu zen, beste itsaso eta itsas herriekin harremanak bideratuz eta Errenteriaren izaera aberastuz.

2017ko laugarren edizio honetan, zabalpen bide honekin jarraituko du Atlantikaldiak, orain arte egindako ibilbidea baliatuz, Itsas Topaleku bilakatzeko. Kontzeptu hau bi zutabetan oinarrituko da: kultur topagunea eta musika jaialdia. Kultur topagune den aldetik, kulturen arteko elkartrukeak ahalbidetuko ditu herriko zein kanpoko eragileen arteko elkarlana bultzatuz. Musika jaialdia ere izango da, baina ez edonolakoa: kanpotik etorritako eta bertako artisten arteko elkarnetik sortutako kontzertu berezi eta bakarrak eskainiko baitira.

Han ikusiko gara!