BASORLEGI

Edalontzi berrerabilgarriak ekoiztu eta merkaturatzeaz gain, pertsonalizazio, garbiketa eta biltegiratze zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa gara.

LAN TALDEA

Gure produktu birziklagarrien bidez, jai eta ekitaldietan plastikodun produktuen gehiegizko erabilpenak eragiten duen ingurune- inpaktua gutxitzea da Basorlegiko langileon helburua.

Konpromiso ekologikoa
Berrerabili
Zarrastelkeriari bukaera eman eta hondakinak iturritik gutxitzea. Berrerabilgarritasunarekiko konpromisoa eta heziketa medio, hondakin plastikodunak ezabatu nahi dituen gizarte jasangarriagoaren alde gaude.
Konpromiso ekologikoa
Aholku ematea

Gure bezeriari aholku ematea. Norbanakoon jokabidea eta jarrera hobetuz, portaera kolektiboa aldatuko dugu. Hori da gure lanaren zergatia: produktuak erosiz edo alokatuz, behar eta poltsiko ezberdinei egokituko zaizkien eta eskuragarri diren soluziobideak diseinatzea.

Etengabe hobetzea

Produktuak zein zerbitzuak etengabe hobetzea. Merkatuan aurkitu daitekenetik, edalontzi berrerabilgarri arinena merkaturatu duen enpresa gara. Gainera, erabiltzen dugun polipropileno-tasa beste edozeinek erabiltzen duena baino baxuagoa da gurea.

Polipropilenoa

Edalontzi berrerabilgarriak izanda, zertarako jarraitu erabili eta botatzekoak erabiltzen?

Polipropilenoaz baliatzen gara, material zurruna eta oso egonkorra izateaz gain, garbiketari eta bestelako manipulazio gehienei eusten diolako. Talkari nahiz erorketari erresistentzia handia dio eta likido hotz eta beroekin erabili daiteke bere kalitatea kaltetu gabe.

Ekoizten den edalontzi berrerabilgarri arinena denez, erabilitako plastiko kopurua txikitu eta 1.500 kilogramo polipropileno urteko aurrezten ari gara.

 

 

Pertsonalizazioa

Gure edalontziak pertsonalizatzeko aukera daukazu

Bai kolorean, bai estanpatuaren diseinuan ere zure edalontziak pertsonalizatzeko aukera daukazu. Kolore bakarrean edo koloretan inprimatu dezakezu. Edalontzi-modelo batzuetan 6 kolore-gama eskaintzen dizkizugu. Gainera, kopuru batetik aurrera, edalontzi osoa inprimatu dezakezu.

Pertsonalizatutako edalontziak ekitaldi edo ospakizunaren irudia, logoa edota koloreak jaso ditzake. Laguntzaile, babesleen izenak edota publizitatezko mezuak erantsi diezazkiokezu ere. Emaitzaren inguruko zalantza izpirik baldin baduzu, gugana jo eta edalontzien pertsonalizazioari buruzko aholku emango dizugu doanik.

 

Onuragarria

Basorlegiren kontzeptuak aurrezpen garrantzitsua suposatzen du erabili eta botatzeko edalontziak erosteko zein ekitaldiaren espazioa garbitzeko orduan.

Ekitaldiaren antolatzaileak etekina lortzen du, ezberdina izango dena edalontzia erosiz edo alokatuz. Edalontziaren pertsonalizazioak inbertsioa finantzatu dezaketen sponsor edo babesleak erabiltzeko aukera ematen du.

 

Aholkularitza

Sistemak ongi funtzionatu dezan ezinbestekoak diren alorrei buruz aholku ematen dugu.

Aholkua, edalontzien erosketa, alokera edo bien konbinazioa egitearekin hasten da. Xaboi biodegradagarria erabiltzen duen garbigailu industriala alokatu diezazukegu ere eta zuk zeuk lekuan bertan edalontziak garbitzeko aukera izango duzu. Edo nahiago izanez gero, edalontziak guk jaso, garbitu eta gorde ditzakegu zuk berrerabiltzea erabaki arte. Egiguzu kontsulta eta zure ekitaldi edo ospakizunaren inguruko aukerei buruz aholku emango dizugu.