Iaz abiarazi zuen kontzientziatze eta prebentzio lanekin jarraituko du aurten Amasa-Villabonako Udalak eta sexu eraso eta biolentzia matxistaren aurkako kanpaina indartu egingo dutela adierazi du Maite Izagirre alkateak. Horretarako bi ekimen aurkeztu ditu.
Alde batetik, Ez da ez leloa daramaten zapi berdeak atera ditu udalak eta festek irauten duten bitartean gizonezkoen lepoan lotuta ikusteko desioa adierazi du alkateak, «emakumeen aurkako biolentzia baztertzeko pausoa emanez». Bestalde, txosna batzordearekin adostuta, Basorlegiren edalontzi berrerabilgarriak erabiliko dute aurten Beldur Barik leloarekin, «mikro-matxismo eta dominazio jarrerak alde batera uztea bultzatuz».
Tolasaldeko ataria-tik informazioa eta argazkia.