La Via Campesinak mundua aldatu nahi du, bakea eta justizian oinarrituko den mundu baterantz bidea egin nahi du, baserritarren giza eskubideak errespetatuko diren egoera baterantz, jendartea elikagai osasuntsuz elikatu dezaten.
La Vía Campesina mundu osoan 200 milloi baserritar biltzen duen erakundea da. 60 herrialdetako 170 erakundek osatzen duten erakundeak bere Nazioarteko VII Konferentzia ospatuko du Derion (Euskal Herria) datorren uztailean.
EHNE-Bizkaiak jendeari ostatu eman, logistika, garraioa eta jana bezalako ardurak hartuko ditu bere gain. La Via Campesina, bien bitartean, nazioarte mailako Konferentziaren prozesu politikoaz arduratuko da.
Konferentziaren leloa ondorengoa da: “Gure herriak elikatuz mugimendua eraikitzen dugu, mundua aldatzeko”. Lelo honen bidez nabarmendu nahi da La Via Campesina baserritarrez osatua dagoela, populazioari jana eman nahi dioten elikagai osasuntsu eta iraunkorren ekoizleez. Hau lortu ahal izateko, ezinbestekoa da lurra, ura edo haziak bezalako ondasun komunak eskuragarri izatea. Ondasun hauek, hala ere, multinazionalen esku ari dira geratzen mundu osoan, espekulaziorako gai bezala erabiltzen diren merkantzia bihurtu dira.
Bere leloaren bidez La Via Campesinak mugimendua bultzatzeko deia egiten du, elikadura burujabetzaren bidean aurrera egin ahal izateko ezinbestekoak baitira jendartea inplikatuko duten aliantzak. Mundua aldatzea beharrezkoa da. La Via Campesinak ez du nahi elikagaien ekoizpena gerra eskenatokietan garatzerik. Eta ez du nahi, ezta ere, aberatsen eta pobreen arteko ezberdintasuna gero eta handiagoa den gizarterik, nahiz eta zoritxarrez horixe den gero eta gehiago zabaltzen ari den egoera.
Basorlegi kooperatiba Konferentzian dago, elikadura burujabetzaren alde!